2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Ekitaldi itxietako eskubide eta aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuen baja, preskripzioagatik
Argitara eman zen ekitaldi itxietako zenbait eskubide eta aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuen bajaren espedientea hasiera batez onesteko erabakia (2026ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa). Eskubide eta kontzeptu horiei preskripzioagatik eman zaie baja. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da, Osoko Bilkuraren aipatu erabakian jasotzen denez.
Ediktu honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Puiun, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2611068