174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025-2026 denboraldian 6 urtetik gorakoen kirol ofizial amateurrari, norgehiagokako araubidean. Laburpena

DDBN kodea: 925656.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/925656).

Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

Dirulaguntza ematen duen organoa: Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria..

Alor kudeatzailea Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra.

Instrukzio organoa: dirulaguntza kudeatzen duen alorreko idazkaritza teknikoa.

Deialdiaren xedea:

2025-2026 denboraldian dirulaguntzak ematea, Iruñeko kirol elkarteek entrenamendu erregularrak antola ditzaten eta kirol txapelketa ofizial jakin batzuetan parte har dezaten. Txapelketatako parte-hartzeak eta entrenamenduak "kirol ofizial amateurtzat" hartuko dira bat etorriz deialdi honetan jarduera horietarako eman diren definizio, baldintza eta betebeharrekin.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 19an.–Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2611413