174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Gora jotzeko errekurtsoa, ordainsari-alde batzuk, antzinatasunaren kontzeptuagatik, ordaintzeko eskaera bat dela-eta

Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek, 2026ko abuztuaren 19an, jarraian hitzez hitz jasoko den ebazpen hau eman zuen:

"Ebazpena, 2026ko abuztuaren 19an Irunberriko Udaleko alkate Rocío Monclús Manjónek emana, zeinaren bitartez epatzen baitira pertsona eta erakundeak, baldin eta haien eskubide eta interes legitimoak ukitzen ahal baditu Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 26-01227 gora jotzeko errekurtsoaren baiespenak. Errekurtso hori Rosario Jimenez Zalbak jarri zuen, isilbidez ezetsi baitzioten ordainsari-alde batzuk ordaintzeko egin zuen eskaera (antzinatasun kontzeptuagatik).

Ikusirik 2026ko abuztuaren 6an udal honen erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 26-01227 errekurtsoari buruz. Errekurtsoa Rosario Jimenez Zalbak jarri zuen, isilbidez ezetsi baitzioten ordainsari-alde batzuk ordaintzeko egin zuen eskaera (antzinatasun kontzeptuagatik). Horrenbestez, eta baliatuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1k) artikuluan aitortuta ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean".

Irunberrin, 2026ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2611335