174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Haragitarako behi-aziendaren ustiategi estentsiboa ezartzea

Agroganadera CM SAT RL 772 NAk jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, haragitarako behi-aziendaren ustiategi estentsibo bat ezartzeko San Gil bazkalekuan, Larragan, baso-larreko 67,70 hektareatan (6, poligonoa, 309. lurzatia, 1., 8., 45. eta 53. esparruak).

Espedientea jendaurrean jartzen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen ditu) eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan (foru-lege hori garatzeko erregelamendua onestekoa).

Epe horren barnean, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute Larragako Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian, eta egoki iritzitako alegazioak, oharrak edo erreklamazioak aurkeztu.

Larragan, 2026ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2611446