174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑELAKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduetarako eskaera, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez

Iruñelako Kontzejuak, 2026ko abuztuaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen prozedura bat abiaraztea, herri-larreak zuzenean adjudikatzeko herritarren artean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), martxoaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan (horren bidez onesten da Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua) eta ordenantza erregulatzailean ezarritakoarekin.

Hamabost egun naturaleko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskaerak aurkez daitezen, herri-larreen aprobetxamendua herritarren artean zuzenean adjudikatzeko. Hori dena, bat etorriz Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 188. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin.

Interesdunek eskabideak aurkezten ahal dituzte Iruñelako Kontzejuan, betiere betetzen badituzte indarreko arauetan eta Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen Kontzejuaren ordenantzan ezarritako baldintzak. Baldintza-agiria Idazkaritzan dago eskuragarri.

Prozedura horretan interesdunik izan ezean, enkante publikoaren bidez adjudikatuko da, indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

Iruñelan, 2026ko abuztuaren 20an.–Kontzejuko burua, Iñaki Atondo Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L2611438