174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agenteen plaza batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 1247E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Foruzaingoko agenteen plaza batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barnean, zeina Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 1247E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, 655 IPZa duen agenteak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, deialdi horretako merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketako Atalari zuzendurik. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 31n.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2611675