174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Metalgintza lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espedientea: 2567/2026.

Jarduera sailkatuak: metalgintza lantegia.

Sustatzailea: Metálica Sernua SLU.

Tokia: Irumuga 49, 1. poligonoko 1302. lurzatia, Uharte.

Uharten, 2026ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2611186