174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, ordenantza honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak bide publikotik kentzeko eta ondoren gordailuan edukitzeko zerbitzua emateko. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat ordenantza honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak bide publikotik kentzeko eta gordailuan edukitzeko zerbitzua emateko.

Onespenaren erabakia 2026ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an, eta, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lizarran, 2026ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

ALDAKETA, HONAKO HONETAN: ORDENANTZA FISKALA, ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK KENTZEKO ETA ONDOREN GORDETZEKO ZERBITZUA EMATEKO

TARIFEN ERANSKINA

ZIKLOMOTORRAK
ETA MOTOZIKLETAK

GEHIENEZ 3.500 KG
PISATZEN DUTEN IBILGAILUAK

3.500 KG BAINO GEHIAGO
PISATZEN DUTEN IBILGAILUAK EDO EZAUGARRI BEREZIAK DITUZTENAK

1. epigrafea.–Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada.

50,00 euro

50,00 euro

Ibilgailua bide publikotik kentzen duen enpresak fakturatutako tarifa aplikatuko da, gehi zenbatekoaren %15, administrazioko gastu orokorrengatik.

2. epigrafea.–Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramanda.

–Lanegunetan, egunez: 100 euro

–Lanegunetan, gauez: 140 euro

–Jaiegunetan: 140 euro

Ibilgailua bide publikotik kentzen duen enpresak fakturatutako tarifa aplikatuko da, gehi zenbatekoaren %15 administrazioko gastu orokorrengatik.

3. epigrafea.–Ibilgailua bide publikoan ibilgetzeagatik. Ibilgailu ibilgetu bakoitzeko.

50,00 euro

50,00 euro

50,00 euro

4. epigrafea–Gidariak jakiten duenetik ibilgailua altxatokian dagoela 24 ordu igarota, gordetzen den egun edo zatiki bakoitzeko: 5,00 euro ordaindu beharko ditu egunean, ibilgailua edozein motakoa dela ere.

5. epigrafea.–Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin (zerbitzuak emateko kontratua) ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko kontratu horretatik kanpoko hirugarren batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazioko gastu orokorrengatik.

Epigrafe guztietako tasen zenbatekoa urtero eguneratuko da. Kontratatutako garabi-zerbitzuaren kostua zer ehunekoan hazten den, ehuneko berean haziko da tasen zenbatekoa.

Iragarkiaren kodea: L2611220