174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 1435. lurzatian
(Francisco de Paula Escudero kalea). Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko abuztuaren 14an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Ikusirik David Floristán Jiménezek, Esther Bermejo Lázaro ordezkatuz, 2026ko ekainaren 3an aurkeztutako idazkia (sarrera-erregistroa: 2107/2026), non eskatzen baita xehetasun-azterketa bat izapidetzeko, Corellako 7. poligonoko 1435. lurzatian.

Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea.

Aho batez, honako hau erabakitzen da:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea David Floristán Jiménezek, Esther Bermejo Lázaro ordezkatuz, 2026ko ekainaren 3an aurkeztutako xehetasun-azterketa (sarrera-erregistroa: 2107/2026), zeinaren eremua Corellako 7. poligonoko 1435. lurzatia baita.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez. Horretarako, iragarkia argitaratuko da honako hauetan: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, behin betiko onets bedi, Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan, haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2611226