2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Egiturazko aldaketaren jendaurreko informazio berria: 87. artikulua aldatzea, hirigintzako araudi orokorraren 87 bis artikulua sortzea eta Bertizaranako Udal Plan Orokorreko dokumentazio grafikoaren 5. planoa aldatzea
Bertizaranako Udalak, 2026ko irailaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, aldaketa puntual egituratzaileari dagokion espedientea jendaurrean jartzeko unera itzultzea; hau da, 87. artikulua aldatzea, hirigintzako araudi orokorraren 87 bis artikulua sortzea eta Bertizaranako Udal Plan Orokorraren dokumentazio grafikoaren 5. planoa aldatzea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Bertizaranan, 2026ko irailaren 1ean.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2611668