2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Uko egitea Arizkungo Bozateko 47. poligonoko 94. lurzatiko Hiri Jarduketako Plan Bereziari
2026ko maiatzaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (88. zenbakia), Arizkungo Bozateko 47. poligonoko 94. lurzatian Hiri Jarduketako Plan Bereziaren hasierako onarpena argitaratu zen, Jaime Santiago Artolak sustatutakoa.
Sustatzaileak Hiri Jarduketako Plan Berezia izapidetzen jarraitzeari uko egiteko eskaera egin ondoren, Baztango Udalak, 2026ko uztailaren 21ean egindako ezohiko osoko bilkuran, 4. puntuan uko egin zaiola jakintzat eman du.
Baztanen, 2026ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2611225