2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZPARRENGO KONTZEJUA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Azparrengo Kontzejuak (Artzibar), Nafarroako Gobernuak baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publiko bat eginen du, honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko (lote bat da, enkante bakarrean):
1. lotea, Learpuru, Astaibe eta Ariztegi alderdietan. Hura ustiatzeko baimena eman zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren 2025eko irailaren 11ko 137/2025 Ebazpenaren bidez, honela banakatuta:
–Lote bakarra, pinu gorrikoa, Learpuru, Astaibe eta Ariztegi alderdietan (baso-unada hauetan: 18a, 32a, 17b, 17c, 31a, 32h, 32i, 17i, 31f eta 18d). Unaden arabera moztuko dira zuhaitz gazteenak, eta bolumena, guztira, 3.787 m3 dela kalkulatu da (enbor lodiak eta txikiak). Neurketaren araberako modalitatean eginen da aprobetxamendua.
–Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 37.870,00 eurokoa da (BEZik gabe), eta gorantz hobetzen ahalko da.
–Behin-behineko fidantza: kalkulatzen den kontratuaren balioaren %2.
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Azparrengo Kontzejuan edo Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
Proposamenak, bai eta baldintza-agirian ezarritako agiriak ere, gutun-azal itxian aurkeztu beharko dira Azparrengo Kontzejuan (San Martin kalea 2, behea, 31439 Azparren, Nafarroa), posta elektronikoaren bidez (concejoazparren@gmail.com) edo indarrean den araudian adierazitako beste edozein bitartekoren bidez. Aurkezteko epea 2026ko irailaren 25ean amaituko da.
Eskaintza ekonomikoen irekia publikoa non eta noiz eginen den argitaratuko da erakundearen iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazio Atarian.
Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren ondoren, iragan beharko da emaitza seiren bat hobetzeko epea, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Azparrenen, 2026ko abuztuaren 20an.–Alkate kontzejuburua, Fernando Ayechu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: L2611445