2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdia, 2026an kirol eta kultura arloko ikastaro eta jardueretara joateko gizarte laguntzak arautzen dituena. Laburpena
DDBN kodea: 925320.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/925320).
DEIALDIA, ANTSOAINGO UDALAK KIROL ETA KULTURA, ARLOAN 2026AN ANTOLATUTAKO IKASTARO ETA JARDUERETARA JOATEKO GIZARTE LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA
OINARRIEN LABURPENA
Xedea.
Diruz lagunduko dira inskripzio kuotak 2026-2027 denboraldian, Antsoaingo Udalak antolatutako edo kiroleko eta kulturako zerbitzuei atxikitako haur eta gazteendako kirol eta kultura arloetako ikastaro eta jardueretarako.
Deialdi hau finantzatuko da 2026ko udal aurrekontuetako 1-23112-4820003 partidaren kargura, 2.000,00 euroko zuzkidurarekin.
Eskatzaileen betebeharrak.
–Eskatzaileek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.
–Eskabide bakarra onartuko da familia-unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia-unitate bereko pertsona batendako baino gehiagorendako. Familia-unitate bereko pertsona bakoitzari jarduera bakar batean parte hartzeko dirulaguntza emanen zaio.
–18 urtetik beherakoendako soil-soilik.
–Ez zaio horrelako dirulaguntzarik emanen Antsoaingo Udalarekiko zerga-betebeharrak ordainduta ez dauzkanari.
–Familia-unitatearen urteko etekinek, kontzeptu guztiengatik, izan beharko dute deialdiaren taulan ezarritakoak baino txikiagoak (2025eko ekitaldiko errenta aitorpena).
Eskabideak aurkezteko agiriak, epea eta tokia.
Interesdunek aurkeztu beharko dituzte behar bezala betetako eskabidea eta jarraian azaltzen den dokumentazioa 2026ko irailaren 1etik 15era bitartean, biak barne.
Agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1.–Eskabidea, behar bezala beteta (deialdiaren oinarrietan dago jasota eskabide-eredua).
2.–Dirulaguntza norendako eskatzen den, horien guztien NANa/AIZa edo pasaportea.
3.–Aurreko ekitaldiko (2025) errenta aitorpena.
4.–Gainerako pertsonek: salbuespeneko egoeraren txostena.
Laguntza eman aurretik, ofizioz egiaztatuko dira bai erroldatzea bai Udalarekiko zorren eta betebeharren egoera. Halaber, Udalak eskatzaileei eskatzen ahalko die edozein agiri osagarri, deialdiaren baldintzak frogatzeko beharrezkoa bada.
Diruz laguntzen ahalko diren jarduerak.
Haur eta gazteendako kirol jarduerak:
–Haur eta gazteendako Udalaren kirol jarduerak (17 urtera bitarte).
–Haurrendako igeriketa-ikastaroak, 2012-2023 bitartean jaio direnendako (ikastaro osoa).
Haurrendako kultura jarduerak:
–Dantzak.
Dirulaguntza izanen da %60ra bitartekoa, denboraldiko kirol eta kultura arloko jarduera eta ikastaroetarako ezarritako prezioan aplikaturik.
Eskatzaileei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie gizarte-laguntza eman edo ukatu izana, aipatu diren kirol eta kultura ikastaro eta jardueretara joateko.
2026ko ekitaldian, urte horretako abenduaren 31 baino lehen onetsiko dira laguntza ekonomikoak.
Antsoainen, 2026ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2611195