2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumen bat
Altsasuko Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du abuztuaren 12an:
Alkatearen abuztuaren 12ko 1091/2026 Ebazpena, zeinaren bidez bere gain hartzen baitu Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazioaren arloan eskuordetutako eskumena eta onesten baita Altsasuko udal-mugartean bideko seinale horizontalak berritzeko obren espedientea.
Hauxe dio 10.1 artikuluak, azaroaren 26ko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide ditu herri administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkidea): "Goragoko organoek berenganatu egin dezakete beren mendeko organoek ebatzi ohi dituzten edo eskuordetzaz ebatzi beharreko gai baten edo batzuen ardura, arrazoi teknikoek, ekonomikoek, juridikoek edota gizartearen edo lurraldearen aldetikoek hala eskatzen dutenean".
Kasu honetan, komeni da, eraginkortasunari lotutako arrazoiengatik, alkateak beregana dezan Tokiko Gobernu Batzarrak duen eskumena, administrazio-egintza hau emateko. Izan ere, hobe da kide bakarreko organo batek edukitzea eskumen hori, eta, hala, behar ez izatea bilkurarik eratzea eta deialdirik egitea. Alkateak eskumen hori bereganatzeko arrazoia da aldi berean egin nahi direla arestian aipatutako bi kontratazio-espedienteen lizitazioa eta exekuzioa.
Horrenbestez, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduri, zehazki, 43., 44., 45., 114., 118., 120. eta 121. artikuluei (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),
EBAZTEN DUT:
1. Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio alorrean eskuordetutako eskumena.
2. Alkateak bere gain hartzea Altsasuko udal-mugartean bideko seinale horizontalak berritzeko obrak kontratatzeko espedientea onesteko eskumena, bai eta gastua (83.427,58 euro, BEZik gabe) onestekoa ere. Gastu hori egotziko zaio Udalaren 2026rako Aurrekontuko 1 1532 6190002 aplikazioari ("Hiriguneko seinale horizontalak").
3. Agintzea has dadila lizitazio-prozedura. Horretarako, bada, bost enpresari gutxienez igorri beharko zaie parte hartzeko gonbidapena, eta dagokion iragarkia argitaratu beharko da Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
4. Ebazpen hau igortzea Udaleko hirigintzako eta ogasuneko alorrei, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Nolanahi ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da administrazio-egintza hau sinatzen den unetik.
6. Udalbatzari eskumenen bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2611092