1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2697/2026 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Esmeralda Landa Elizalde andreak, María Rosario Buisán Aguirre andrearen izenean eta hura ordezkatuz, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (257/2023 prozedura laburtua).
Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (3. plaza) Esmeralda Landa Elizalde andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, María Rosario Buisán Aguirre andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 9ko 18E/2023 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez metatu eta ezetsi baitziren María Rosario Buisán Aguirre andreak, besteak beste, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1778E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. 1778E/2023 Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen lanpostuan aritzeko (OOLT–LZB–LZA), eta plaza esleitu zitzaien.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Igortzea Esmeralda Landa Elizalde andreak, María Rosario Buisán Aguirre andrearen izenean eta hura ordezkatuz, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (257/2023 prozedura laburtua).
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.
3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera (3. plaza) eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Esmeralda Landa Elizalde andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2611439