6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ERRIOXA JATORRI-DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA (MAPA)
7-2026 ofizio zirkularra: nahitaez bete beharreko arauak, muztioak toki batetik bestera eramateko eta ardoak mugitzeko, mahatsa biltzeko sasoian
Kontseilu Arauemaileak laginak hartzen ditu, dagokion kanpainako ardoen kalifikazioa egiaztatzeko, hartziduraren ondoren, eta hartzidura gauzatzen den tokian bertan, bat etorriz Errioxa jatorri-deitura kalifikaturako eskubidea duten ardoak kalifikatzeko arauekin. Ondorioz, operadoreek ezin izanen dute 2026ko uztako muztiorik edo ardorik toki batetik bestera eraman harik eta uztaldiaren aitorpena egin eta kalifikazioaren egiaztapenaren emaitza lortu arte.
Hala ere, kontuan hartuta ardo zuriak eta gorriak egiteak ezaugarri bereziak dituela eta horietan teknologia zehatz eta definitu bat erabiltzen dela (teknologia hori, hain zuzen, erabakigarria izan daiteke ardo horien kalitaterako), Kontseilu Arauemaileak baimena ematen ahalko du muztio zuriak eta gorriak soilik lekualdatzeko, baldin eta teknikoki justifikatuta badago kalitatea hobetuko dela eta baldin eta muztio horiek hartuko dituen upategiak horretarako baliabide tekniko egokiak baditu.
Lekualdatzeko baimena eta justifikazio teknikoa idatziz eskatu beharko dira, eta nahitaezkoa izanen da baimenaren kopia bat eramatea muztioak garraiatzeko erabiliko den ibilgailuan.
Baimen hori soilik-soilik emanen da ardo zuri eta gorriendako. Ardook jatorrizko upategiak kontrolatuko ditu, eta Kontseilu Arauemaileak xede-upategian egiaztatuko die kalifikazioa. Muztio zuria soilik erabiltzen ahalko da ardo zuriak egiteko, eta muztio gorria, berriz, ardo gorriak egiteko.
Kontseilu Arauemaileko Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimenduak ezarriko ditu lekualdaketak behar bezala kontrolatu eta zaintzeko neurriak. Neurriok dagokion baimenean agertuko dira.
Beste norbaiti hartutako muztioetatik datozen ardoei gutxieneko murrizketa batzuk aplikatuko zaizkie (erosleak jasanen ditu); honako hauek:
- %1eko murrizketa garbitutako muztioetan.
- %4ko murrizketa garbitu gabeko muztioetan.
Upategi igorleari kenduko zaio saldutako ardoari dagokion zenbatekoa landutako mahatsaren arabera dagokion ardotik; hots, kendutako zenbatekoa ken %1 edo %4 (muztioa nola dagoen, garbituta edo garbitu gabe).
Alde biek –saltzaileak eta erosleak– murrizketa handiagoak adosten badituzte eroslearentzat, horren berri eman beharko diote Kontseilu Arauemaileari, lekualdatzeko eskabidea igortzearekin batera. Kontseilu Arauemaileak adostutako portzentaje horiek aplikatu ditu.
Gai honi buruzko zalantzarik izanez gero, Kontseilu Arauemaileko Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimenduari galdetzen ahal zaio, telefono honetan: 941 500 400.
Aditzera ematen dugu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Logroñon, 2026ko abuztuaren 10ean.–Kontrol Organoaren zuzendaria, Alejandra Rubio Gil.
Iragarkiaren kodea: P2611459