171. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea, ausentzia dela eta

Idazki honen bidez jakinarazten da Aitor Larraza Carrerak, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak, 364 zenbakiko Dekretua eman duela 2026/08/25ean, eta Mankomunitateko lehendakariorde Oihana Olaberria Jakari eskuordetu dizkiola lehendakaritza-eginkizunak 2026ko abuztuaren 31tik 2026ko irailaren 11ra.

Hori guztia argitara ematen da, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatutakoa betez, hargatik eragotzi gabe ebazpen horrek ematen den egunetik aurrera izango duen eraginkortasuna.

Lakuntzan, 2026ko abuztuaren 25ean.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2611485