2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
25-02668 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren kontra
Honen bidez, aditzera ematen da Garbiñe Larrarte Luluagak, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialaren izenean eta hura ordezkatuz, 25-02668 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erabaki baten aurka. Erabaki hori 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruzkoa da, eta 2025eko abenduaren 9an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Era berean, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), hamar egun balioduneko epean, epatze dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Uharte-Esteribarren, 2026ko abuztuaren 3an.–Mankomunitateko burua, María Teresa Ayarra Elia.
Iragarkiaren kodea: L2611078