171. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

338E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Orkoiengo udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioak txatarraren transferentziagune bat, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen biltegi bat eta erabileraz kanpoko ibilgailuen tratamendurako zentro bat biltzen ditu barnean, eta haren titularra Chatarras Iruña SA da.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratuaren baldintzak aldatzea

Espedientearen kodea

0001-0121-2026-000004

Hasiera eguna

2026-02-16

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 5.4.d)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 5.3.b).iv)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 9.b) taldea

Instalazioa

Txatarraren transferentziagunea eta aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen biltegia + erabileraz kanpoko ibilgailuak tratatzeko zentro baimendua

Titularra

CHATARRAS IRUÑA SA

Ingurumen identifikaziorako zenbakia

3180602585

Tokia

1. poligonoko 1550. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 604.254,000 eta Y: 4.742.221,000

Udalerria

ORKOIEN

Proiektua

Kudeatzen diren hondakinen zerrendan hondakin berri batzuk sartzea, 150106, 191001 eta 191002 EHZ kodeak dituztenak

Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 624E/2016 Ebazpenaren bidez emana, gero Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 370E/2025 Ebazpenaren bidez berrikusi zena.

2026ko otsailaren 16an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aldatzeko; zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, sortutako hondakinen zerrendan, beste hiru hondakin sartzeko, 150106, 191001 eta 191002 EHZ kodeak dituztenak.

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

15 01 06

Material nahasketa duten ontziak

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea, "Hondakinak biltegiratzea bilketaren baitan" izeneko R130107 prozesuaren bidez (1. prozesua: hondakin ez-arriskutsuen kudeatzailea, transferentziagunea. 19 10 01 Burdinazko eta altzairuzko hondakinak)

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea, "Hondakinak sailkatzea. Txatarra" izeneko R120103 prozesuaren bidez (2. prozesua: txatarraren sailkapena, aldez aurreko zatikatzea izan edo ez. 19 10 02 Hondakin ez-burdinazkoak

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onartzea Orkoiengo udal mugartean dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioak txatarraren transferentziagune bat, aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen biltegi bat eta erabileraz kanpoko ibilgailuen tratamendurako zentro bat biltzen ditu barnean, eta haren titularra Chatarras Iruña SA da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasunari dagokionez (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakinen kopuruak ez du handituko ingurumen baimen integratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen diziplinako neurriak hartuko dira (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Seigarrena.–Ebazpen hau Chatarras Iruña SAri eta Orkoiengo Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 7an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2611016