1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2662/2026 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko agente lehenak izendatzen dituena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1923/2025 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen berrogeita hamaika plaza barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 2810/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 13koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 3224/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 1510/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen plaza horiek eskuratzeko berrogeita hamaika izangai, lanpostu horretan aritzeko deialdian aurreikusitako prestakuntza ikastaroa egin zezaten.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 2155/2026 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari egindako atxikipenari.
Deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, zuzendaritza nagusi honek jaso du bete beharreko plaza bezainbat izangai izendatzeko proposamena, horiei esleitu beharreko plazak zehaztuak dituena.
Horrenbestez, hori guztia kontuan hartuz, eta deialdiaren 10.1. oinarrian xedatutakoa betez, bidezkoa da hautapen prozesua gainditu duten izangaiak izendatzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Polizia identifikazioaren zenbaki hauek dituzten izangaiak Nafarroako Foruzaingoko agente lehen izendatzea: 707, 691, 622, 601, 665, 602, 283, 551, 819, 1071, 753, 906, 610, 1046, 568, 462, 966, 749, 865, 901, 874, 755, 771, 921, 808, 630, 685, 693, 803, 768, 829, 833, 834, 836, 531, 528, 1037, 872, 989, 1044, 1146, 826, 1096, 673, 1074, 919, 747, 1206, 748 eta 947 zenbakidunak, den-denak Nafarroako Foruzaingoko langile finkoentzako barne igoerako txandakoak, eta 0684 zenbakiduna, Nafarroako edozein polizia kidegotako langile finkoentzat irekitako igoera txandakoa.
2. Plaza hauek esleitzea, denak Nafarroako Foruzaingoko Burutzari atxikiak:
–707 PIZa duenari 11303 zenbakiko plaza.
–691 PIZa duenari 4681 zenbakiko plaza.
–622 PIZa duenari 5966 zenbakiko plaza.
–601 PIZa duenari 192 zenbakiko plaza.
–665 PIZa duenari 8003 zenbakiko plaza.
–602 PIZa duenari 4705 zenbakiko plaza.
–283 PIZa duenari 5648 zenbakiko plaza.
–551 PIZa duenari 4342 zenbakiko plaza.
–819 PIZa duenari 5247 zenbakiko plaza.
–1071 PIZa duenari 5967 zenbakiko plaza.
–753 PIZa duenari 5649 zenbakiko plaza.
–906 PIZa duenari 9809 zenbakiko plaza.
–610 PIZa duenari 5995 zenbakiko plaza.
–1046 PIZa duenari 5658 zenbakiko plaza.
–568 PIZa duenari 5678 zenbakiko plaza.
–462 PIZa duenari 7998 zenbakiko plaza.
–966 PIZa duenari 4695 zenbakiko plaza.
–749 PIZa duenari 5664 zenbakiko plaza.
–865 PIZa duenari 5973 zenbakiko plaza.
–901 PIZa duenari 5669 zenbakiko plaza.
–874 PIZa duenari 5982 zenbakiko plaza.
–0684 PIZa duenari 9811 zenbakiko plaza.
–755 PIZa duenari 5975 zenbakiko plaza.
–771 PIZa duenari 5990 zenbakiko plaza.
–921 PIZa duenari 5981 zenbakiko plaza.
–808 PIZa duenari 8000 zenbakiko plaza.
–630 PIZa duenari 7999 zenbakiko plaza.
–685 PIZa duenari 8001 zenbakiko plaza.
–693 PIZa duenari 9816 zenbakiko plaza.
–803 PIZa duenari 9819 zenbakiko plaza.
–768 PIZa duenari 8005 zenbakiko plaza.
–829 PIZa duenari 8017 zenbakiko plaza.
–833 PIZa duenari 9810 zenbakiko plaza.
–834 PIZa duenari 5988 zenbakiko plaza.
–836 PIZa duenari 11301 zenbakiko plaza.
–531 PIZa duenari 5668 zenbakiko plaza.
–528 PIZa duenari 11300 zenbakiko plaza.
–1037 PIZa duenari 8004 zenbakiko plaza.
–872 PIZa duenari 11295 zenbakiko plaza.
–989 PIZa duenari 11302 zenbakiko plaza.
–1044 PIZa duenari 11308 zenbakiko plaza.
–1146 PIZa duenari 8607 zenbakiko plaza.
–826 PIZa duenari 9812 zenbakiko plaza.
–1096 PIZa duenari 11299 zenbakiko plaza.
–673 PIZa duenari 8009 zenbakiko plaza.
–1074 PIZa duenari 11307 zenbakiko plaza.
–919 PIZa duenari 11312 zenbakiko plaza.
–747 PIZa duenari 8605 zenbakiko plaza.
–1206 PIZa duenari 9814 zenbakiko plaza.
–748 PIZa duenari 11297 zenbakiko plaza.
–947 PIZa duenari 11305 zenbakiko plaza.
3. Aditzera ematea izendatutako izangaiek 2026ko irailaren 1ean hartu beharko dutela plazaren jabetza, behar bezala justifikaturiko arrazoirik izan ezean.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Foruzaingoko Burutzara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2611196