171. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2342/2026 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Ricardo Eslava Goñi jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, zerbitzu orokorren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen ehun eta berrogeita hamazazpi plaza huts oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2535/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 452/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioko proba egiteko eguna eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1666/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, azaroaren 23ko 3063/2022 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan, eta izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen hauen bidez: martxoaren 3ko 822/2023 Ebazpena, urriaren 2ko 3209/2023 Ebazpena, apirilaren 17ko 1476/2024 Ebazpena, urriaren 30eko 4120/2024 Ebazpena, apirilaren 28ko 1150/2025 Ebazpena, azaroaren 18ko 3464/2025 Ebazpena eta martxoaren 27ko 1064/2026 Ebazpena.

Azken izendapen proposamen osagarrian sartutako izangai batek uko egin zio hautapen-prozesuari, eta prozesua gainditu dutenen zerrendako hurrengo hiru izangaiek ere uko egin diote prozesuari.

Aurreko horretan oinarrituta eta deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, 2026ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen Ricardo Eslava Goñi jaunaren alde, bera baita hurrengoa, puntuazio ordenaren arabera, txanda irekian gainditu dutenen zerrendan.

Deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ricardo Eslava Goñi jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorren lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 4530 zenbakia duen plaza esleitzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Plazak B motako gidabaimenaren betebeharra du, eta destinoa Erronkarin.

2. Xedatzea ezen izendatu den izangaiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko duela plazaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez bada plazaz jabetzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura. Halaber, interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

4. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2026ko uztailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2610425