170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2419/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, etxezain lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 147/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 962/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko plazetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 12an, eta behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1378/2024, ekainaren 28ko 2546/2024, urriaren 30eko 4116/2024, ekainaren 5eko 1554/2026 eta maiatzaren 4ko 1511/2026 ebazpenen bidez.

Aurreko plaza horietatik, hiru izangai eszedentzian deklaratu ziren, plazaz jabetzetik edo kontratua sinatzetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan zerbitzuak ematen ari zirelako; izangai batek, berriz, uko egin zion hautaketa-prozesuari.

Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, plazan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, plazaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, plaza huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.

Azkenik, zerrendako hurrengo hiru izangaiek uko egin diote hautapen prozesuari eta beste bat bazterturik gelditu da.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta, horretan oinarrituta, 2026ko uztailaren 2an, seigarren izendapen eta kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta, bertan, zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren izangaiak sartu ziren, puntuazio hurrenkeraren arabera.

Alaitz Arbilla Carasatorre andreak ez du eskatutako dokumentazioa aurkeztu horretarako ezarritako epean, eta gainerako izangaiek epe barruan aurkeztu dute dokumentazioa. Proposatutako izangaiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta dagozkion plaza hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, etxezain lanpostuan aritzeko:

LÓPEZ CANOS, MARÍA ROCÍO

2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:

OCHOA LARRAONA, MARÍA ELBA

ELIZARI RIEZU, ARITZ

3. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

4. Izendatutako izangaiek 2026ko irailaren 1ean hartu beharko dute plazaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2026ko irailaren 1ean sinatu beharko dute behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Plazaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Adieraztea Aritz Elizari Riezu jaunak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan soilik parte hartzen ahalko duela, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

HIZKUNTZAK

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

López Canos, María Rocío

0036361

Hezkuntza Departamentua

Azkoien-Ribera del Arga BHI

Funtzionarioa

Azkoien

Eremu ez-euskalduna

X

Ochoa Larraona, María Elba

0039019

Hezkuntza Departamentua

Iruña-Andres Muñoz Garde HBIP

Lan-kontratadun finkoa LP NG

Iruña

Eremu mistoa

X

Elizari Riezu, Aritz

0039041

Hezkuntza Departamentua

Atarrabia-Pedro de Atarrabia DBHI

Lan-kontratadun finkoa LP NG

Atarrabia

Eremu mistoa

E B2

Iragarkiaren kodea: F2610659