170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2377/2026 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, sistema informatikoetako teknikari-ofizialen eta sistema informatikoetako ofizialen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1315/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialen eta sistema informatikoetako ofizialen hamaika plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 1856/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko ekainaren 27an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 2650/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko irailaren 12an.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1994/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko uztailaren 1ean.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sistema informatikoetako teknikari-ofizialen eta sistema informatikoetako ofizialen lanpostuan aritzeko, honako izangai hauek, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:

–Desgaitasuna dutenentzako erreserba txanda:

AZCONA URMENETA, DAVID

–Igoera txanda:

PEREZ PICON, JOSE LUIS

CHOCARRO MAESTROJUAN, ALEJANDRO

ROMERO BENITO, FERNANDO

ARCE GUILLEN, MARIA ELENA

–Txanda irekia:

GARCIA GARCIA, JAVIER

VIDONDO PEREZ, CRISTIAN

ARDANAZ ARMENDARIZ, OIER

ASURMENDI ACARRETA, IVAN

MARTINEZ DE LUCO MONREAL, ENEKO BLADI

CILVETI ALVAREZ, ANDER

2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2026ko irailaren 7an hartu beharko dute plazaren jabetza, bakoitzak dagokion tokian, hau da, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan edo Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalean.

Plazaren jabetza egun horretan hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eta Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-DELITUEN
ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZA

GIDA­BAIMENA

Azcona Urmeneta, David

Desgaitasuna dutenentzako txanda

0006298

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

Funtzionarioa

Iruña

Perez Picon, Jose Luis

Igoera txanda

0067448

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

Chocarro Maestrojuan, Alejandro

Igoera txanda

0067309

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

Romero Benito, Fernando

Igoera txanda

0066598

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

Arce Guillen, Maria Elena

Igoera txanda

0066707

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

Garcia Garcia, Javier

Txanda irekia

0067866

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

B

Vidondo Perez, Cristian

Txanda irekia

0073478

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

Ardanaz Armendariz, Oier

Txanda irekia

0067869

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

Asurmendi Acarreta, Ivan

Txanda irekia

0039037

Hezkuntza Departamentua

Azpiegituren, Digitalizazioaren eta Hezkuntza Zerbitzuen Zuz. Nag.

Funtzionarioa

Iruña

B

Martinez De Luco Monreal, Eneko Bladi

Txanda irekia

0068319

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

B

Cilveti Alvarez, Ander

Txanda irekia

0067287

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Tutera

B

Iragarkiaren kodea: F2610480