170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2376/2026 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, berdintasuneko erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 2478/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko berdintasuneko erdi mailako teknikarien hamar plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 4758/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 971/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 11ko 1604/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2026ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, berdintasuneko erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko, honako izangai hauek, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak:

–Igoera txanda:

VITAS ELIZARI, EDURNE

LAQUIDÁIN AZPÍROZ, BEGOÑA

NIEVA ZARDOYA, AINHOA

ARRAZUBI LABIANO, MIREN EDURNE

RENTERÍA SERRANO, BEATRIZ

–Txanda irekia:

CARMONA JUANMARTIÑENA, ANA

PÉREZ LARUMBE, MARÍA TERESA

CALVO MORQUILLAS, OLGA

ARANA BAZTÁN, NEREA

–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda:

ERBINA LUKIN, ANA ISABEL

2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Xedatzea izendatutako izangaiek Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Atalean jabetu behar dutela plazaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZAK

Vitas Elizari, Edurne

Igoera txanda

0011520

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Laquidáin Azpíroz, Begoña

Igoera txanda

0011185

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Nieva Zardoya, Ainhoa

Igoera txanda

0010581

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Euskara, C1

Arrazubi Labiano, Miren Edurne

Igoera txanda

0011188

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Rentería Serrano, Beatriz

Igoera txanda

0010364

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Carmona Juanmartiñena, Ana

Txanda irekia

0011183

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Euskara C1 *

Pérez Larumbe, María Teresa

Txanda irekia

0011187

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Calvo Morquillas, Olga

Txanda irekia

0011186

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Arana Baztán, Nerea

Txanda irekia

0011189

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

Erbina Lukin, Ana Isabel

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda

0011190

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

Nafarroako Berdintasunaren Institutua

Funtzionarioa

Iruña

(*) Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen apirilaren 16ko 35/2025 Foru Dekretuaren artikulu bakarreko 3. apartatuan xedatutakoarekin, foru dekretu horren bidez aldatzen diren plazei hizkuntza-eskakizuna esleitu izanak ez die eraginen foru dekretu horrek indarra hartzen duenerako jadanik deialdia onetsia duten sarrerako hautapen prozesuen deialdiei.

Iragarkiaren kodea: F2610481