170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Administrazio publiko guztiek egoitza elektronikoa izan behar dute, haren bidez zerbitzu elektronikoetarako sarbidea emateko herritarrei, bermaturik gardentasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak eta inguru digitalarekiko konfiantza. Hori guztia, arau hauetan ezarritakoari jarraikiz: urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38. artikulua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 3. artikulua (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Egoitza elektronikoak sortzeko betebeharrak eta baldintzak ezarrita daude martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuan (onesten du sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua).

Horregatik guztiagatik, Irati Hiri-hondakin Solidoen Mankomunitateko buruak, 2026ko abuztuaren 5ean, ebazpen bat eman du. Hona hemen haren xedapen zatia:

Irati Hiri-hondakin Solidoen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea. Hauxe izanen da horren helbide elektronikoa: https://rsuirati.sedipualba.es.

1.–Egoitza elektronikoaren ezaugarriak:

–Egoitzaren titularra izanen da Irati Hiri-hondakin Solidoen Mankomunitatea.

–Egoitzaren kudeaketaz eta administrazio teknikoaz arduratuko da Mankomunitateko informazioaren teknologietako arloa.

–Egoitzak bermatuko du eskura dagoen informazioa osoa, egiazkoa eta eguneratua dela.

–Behar diren mekanismoak gehituko dira, bermatze aldera komunikazio elektronikoen egiazkotasuna, konfidentzialtasuna eta trazabilitatea.

2.–Egoitza elektronikoan eskuragarri dauden zerbitzuak (203/2021 Errege Dekretuaren 8. artikulua):

–Erregistro elektronikoan eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea.

–Informazio publikoa kontsultatzea eta deskargatzea.

–Jakinarazpen elektronikoak eskuratzea.

–Udalaren tributu eta tasen ordainketa telematikoa.

–Izapide administratiboko beste zerbitzu batzuk, ezari-ezarian eskuragarriak.

3.–Egoitza elektronikoaren publizitatea:

–Ebazpen hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta erakundearen web-orrian, hedapena bermatzeko.

4.–Indarra hartzea: Egoitza elektronikoa abian egonen da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia aditzera ematen da, jakin dadin eta gainerako ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela zuzenean, zuzendua Iruñeari dagokion auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hautara, bi errekurtso hauetako bat: edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, edo berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua; biak ere hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agoitzen, 2026ko abuztuaren 7an.–Mankomunitateko burua, Javier Navarlaz Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2610974