170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2375/2026 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Mirian Eseverri de Carlos andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, dietista-nutrizionisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 2649/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko dietista-nutrizionisten plaza bat oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 3320/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko azaroaren 11n.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3716/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko abenduaren 17an.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazan sartzen ahal zena izenda zezaten, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko uztailaren 3an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Mirian Eseverri de Carlos andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, dietista-nutrizionisten lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 39954 zenbakia duen plaza hutsa esleitzea. Plaza hori Hezkuntza Departamentuko Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, B motako gidabaimenaren betebeharra du eta Iruñean du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 1ean hartu beharko du plazaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Data horretan plazaren jabetza hartu ezean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2610479