170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Zuntz optikoa zabaltzeko lizentzia ematea. Jendaurrean jartzea

Valtierrako udalerrian zuntz optikoa zabaltzeko lizentzia eskatu dutenez, hori jendaurrean jartzen da, hala ezarrita baitago urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), interesdun orok aukera izan dezan eskatzeko hirigintza-determinazioak beteko direlako berme osoa. Beraz, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), jarraian azaltzen den espedientea jendaurrean jartzen da Udalaren bulegoetan hamabost egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Proiektua: zuntz optikoa zabaltzeko plana.

Sustatzailea: DIGI Spain Telecom SA.

Tokia: Valtierrako udalerria.

Valtierran, 2026ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2611053