2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
26-00392 gora jotzeko errekurtsoa, 2026ko aurrekontuaren behin betiko onespenari buruz
José Joaquín Goñi Tirapuk 26-00392 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Osoko Bilkuraren 2026ko urtarrilaren 22ko erabaki baten aurka; erabaki horren bidez behin betiko onetsi zen 2026ko aurrekontu orokorra.
Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin.
Noainen (Elortzibar), 2026ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2611079