2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
35/2026 Dekretua, abuztuaren 11koa.
Tafallako Udaleko alkatearen funtzioak Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordeari eskuordetzea, 2026ko abuztuaren 22tik 31ra bitarte, biak barne.
Tafallako Udaleko Alkatetzako titularra kanpoan egonen da, justifikatutako arrazoiengatik, 2026ko abuztuaren 22tik 31ra bitarte, biak barne. Hori dela eta, eta udal zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko, titularraren ordezkapena egin behar da.
Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak honako hau ezartzen du (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak): "Alkateordeek ordeztuko dute alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluak dioena: "alkateordeei dagozkie alkatearen eginkizunak, izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean (...)".
Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateorde izendatu zen ekainaren 23ko 6/2023 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ean.
Horrenbestez, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Alkatetzaren funtzioak eskuordetzea Gonzalo Ibarrola Inchusta lehen alkateordeari, 2026ko abuztuaren 22tik 31ra bitarte, biak barne, egun horietan karguaren eginkizunak gauzatu ditzan.
Bigarrena.–Eskuordetzea indarrean egonen da soil-soilik adierazitako egunetan; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren ediktuen taulan argitaratzea, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoarekin.
Laugarrena.–Dekretu hau indarrean jarriko da sinatu eta hurrengo egunean.
Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Tafallan, 2026ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2611061