170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SENOSIAINGO KONTZEJUA

Enkantea, herri-lurretako aprobetxamenduena

Xedea: Senosiaingo Kontzejuak, 2026ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publiko bat egitea Senosiaingo herri-lurretako aprobetxamenduak errentan emateko.

Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.

Prezioa: bost mila (5.000) euro urtean.

Errentamendualdia: 2026ko azaroaren 1etik 2027ko apirilaren 15era, eta horrela behin eta berriro 8 urtez.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago, Ollarango Udalaren bulegoetan.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Ollarango udaletxean, irailaren 16ko 12:00ak arte.

Proposamenak irekitzea: 2026ko irailaren 17ko 12:00ak arte, Ollarango udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Senosiainen, 2026ko abuztuaren 3an.–Kontzejuko burua, Raúl Pilar Garcés.

Iragarkiaren kodea: L2610678