2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Azkoiengo alkateak, 2026ko abuztuaren 13an, honako ebazpen hau eman zuen:
Bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidearekin (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, zeina loturik baitago Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin). Eta erabiliz ditudan ahalmenak, zeinak jaso baitira Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan, eta esleiturik dauzkadan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–María Pilar Orduña Osés zinegotziaren esku uztea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 20260629/026860 ezkontza zibila egiteko. Ezkontza hori 2026ko irailaren 25ean eginen da, eta dagozkion izapideak Azkoiengo Erregistro Zibilean ari dira egiten. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita hartuko du indarra.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Azkoienen, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2611157