2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Xehetasun-azterketa, Gendulaingo 6. poligonoko 65. lurzatian. Hasierako onespena
Odietako alkatearen abuztuaren 6ko 25/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen espediente bat, Gendulaingo (Odieta) 6. poligonoko 65. lurzatiaren xehetasun-azterketarena.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 142., 143., 72. eta 74. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, bai eta haiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritako ondorioetarako ere, indarrean dagoen testuaren arabera (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erripan (Odieta), 2026ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2610987