2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 26/01149 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta
Francisco José Martínez Celayak 26/01149 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Murchanteko Udaleko alkateak 2026ko maiatzaren 26an emandako 119/2026 Ebazpenaren aurka. Haren bidez, ezetsi egin zen 2026ko maiatzaren 15ean jarritako berraztertze-errekurtso bat, estalitako padel-pista bat eraikitzeko kontratuaren baldintza-agiriaren eta lizitazioaren gaineko iragarkiari buruzkoa.
Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Murchanten, 2026ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2611031