170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Indargabetzea ordenantza fiskal bat, arautzen dituena hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak. Behin betiko onespena

Larragoako Udalak, 2026ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea ordenantza fiskal bat, arautzen dituena hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak.

Indargabetzearen hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23an. Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Larragoan, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.

Iragarkiaren kodea: L2610975