170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN kodea: 923264.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/923264).

Alkatetzaren uztailaren 21eko 333/2026 Ebazpenaren bidez, 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak onetsi dira.

Lehena.–Onuradunak.

Oltza zendeako bizilagunak, udal-mugarte horretan egiazki bizi direnak gutxienez ere sei hilabete lehenagotik.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Laguntzak izanen dira udal honek antola ezin ditzakeen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetan parte hartzen duten pertsonentzat eta, arrazoi objektiboak direla medio, eskatzaileak joan ezin diren ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/?x=6rPqQ4vjrO3QYsI8fVmFOQ

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 700,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30era arte egonen da irekita.

Oltza zendean, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2610691