170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, denden errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzak emateko 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 923239.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/923239).

Alkatetzaren uztailaren 21eko 331/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi da denden errotulazioan euskara erabiltzeko 2026ko dirulaguntzen deialdi publikoa.

Lehena.–Onuradunak.

Oltza zendeako saltokiak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Dirulaguntzak ematea beren errotulazioan euskara erabiltzen duten herriko merkatariei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/2fa1f26d-2534-4e0f-a4aa-798586de6280/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 500,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 31ra arte egonen da irekita.

Oltza zendean, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2610685