1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2372/2026 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Nefrologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 94 plaza betetzeko oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez; horien artean Nefrologiako arloko fakultatibo espezialisten 7 plaza daude. Deialdi hori 2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 16ko 3011E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko abenduaren 17an.
Oposizioaldia bukatuta, 2026ko ekainaren 9an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen izendapen proposamena, puntuazio handiena zuten eta deialdiko betebeharrak betetzen zituzten izangaiak adierazita.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Nefrologiako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
PÉREZ ARNEDO, MARIO
LANAU MARTÍNEZ, MARÍA
CAVADA BUSTAMANTE, ADRIANA MARÍA
JUÁREZ MAYOR, PAULA
ESCAGEDO CAGIGAS, CLARA
ALFARO SÁNCHEZ, CHRISTIAN ISRAEL
LEWCZUK, KAMIL
2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek 2026ko irailaren 15ean hartu beharko dute plazaren jabetza.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2026ko uztailaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA | HERRIA |
Txanda irekia | Pérez Arnedo, Mario | 63706 | Funtzionarioa | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña |
Txanda irekia | Lanau Martínez, María | 65445 | Funtzionarioa | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña |
Txanda irekia | Cavada Bustamante, Adriana María | 73715 | Funtzionarioa | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña |
Txanda irekia | Juárez Mayor, Paula | 71159 | Funtzionarioa | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña |
Txanda irekia | Escagedo Cagigas, Clara | 63840 | Funtzionarioa | Reina Sofía ospitalea | Tutera |
Txanda irekia | Alfaro Sánchez, Christian Israel | 70972 | Funtzionarioa | Reina Sofía ospitalea | Tutera |
Txanda irekia | Lewczuk, Kamil | 73381 | Funtzionarioa | Reina Sofía ospitalea | Tutera |
Iragarkiaren kodea: F2610464