2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Udalaren haur-eskolan jantoki zerbitzua emateko 4. araua. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2026ko abuztuaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren haur-eskolan jantoki zerbitzua emateko 4. araua.
Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2611077