170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN kodea: 923238.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/923238).

Deialdia, 2026-2027 ikasturtean ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko.

Interesdunek Udalaren erregistroan edo egoitza elektronikoko erregistroan aurkeztu beharko dute eskabidea. Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:

a) Eskabidea, behar bezala beteta eta Berriobeitiko Udalak emanen duen eredu normalizatuaren araberakoa (udalaren web-orrian ere egonen da eskuragarri). Bertan, gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat ere eman beharko da.

b) Aurreko urteko (2025) familia-unitatearen errenta-aitorpenaren kopia. Adingabeen zaintza partekatuaren kasuan, bi gurasoen errenta-aitorpena. Kasu honetan, urteko diru-sarrerak zenbatzeko, kontuan hartuko dira bi errenta-aitorpenetako diru-sarrerak.

c) Hala badagokio, guraso bakarreko familiaren ziurtagiria, banantzeko demanda edo epai irmoa, edo izapidea hasi izanaren frogagiria eta, halakorik dagoenean, hitzarmen erregulatzailea edo izapidea hasi izanaren frogagiria. Gurasotasun-planaren akordioa, adingabearen zaintza izanez gero.

d) Desgaitasuna izatearen ziurtagiria, baldin familia-unitateko kideren batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua badu.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko lehen lanegun baliodunean hasi eta 2026ko urriaren 1ean bukatuko da.

Hala ere, epez kanpo aurkeztutako eskabideak onartuko dira salbuespenez, baldin eta epea ez betetzearen arrazoia bada helbidea aldatu eta Berriobeitiko Udalean errolda berria egin izana, betiere udal-teknikariek gizarte-gaietako txosten baten bidez bideratu eta justifikatzen badute salbuespenezko egoera hori, eta ezinezkoa izan bada eskabidea epearen barnean egitea. Honako alderdi hauek frogatu beharko dira:

–Berriobetiko udalerrian erroldatzea eskatu izana, oinarrietan eskabideak aurkezteko ezarritako epearen ondotik.

–Deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztea, edo, halakorik ezean, oinarrizko gizarte-zerbitzuen txosten bat izatea, egiaztatzen duena ezen eskatzailea egoera sozial edo ekonomiko bereziki ahulean dagoela, edo beste edozein egoeratan, haren ondorioz justifikatuta badago dirulaguntza ematea, deialdi honen 1. klausularen a) puntuko helburua aplikatuta.

Eskatzaileei eskatzen ahalko zaie akatsak zuzentzeko edo aurkeztutako dokumentazioaren gaineko argibideak emateko, eta hamar eguneko epea emanen zaie horretarako.

Berriobeitin, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2610687