170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeko jantoki-zerbitzuak erabiltzeko. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2026ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea arau fiskal bat, prezio publikoak arautzen dituena Azagrako Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeko jantoki-zerbitzuak erabiltzeko, baita hura jendaurrean edukitzea ere, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuta, bitarte horretan interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Azagran, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2610688