2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Eskaera, laborantzako herri-lurretako aprobetxamendurako, herritarrentzako lehentasunezko eta zuzeneko adjudikazioaren bidez
Artaxoako Udalak 2026ko abuztuaren 7an egin bilkuran erabakitakoa betez, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan eskaera aurkez dezaten udal ordenantzetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, zortzi urteko eperako adjudikatzeko laborantzako herri-lurren aprobetxamendua (ureztalurrak nahiz ekologikoak), herritarrentzako adjudikazioaren ohiko motetan (lehentasuna dutenak eta zuzeneko adjudikazioa), Udalaren Idazkaritzan diren baldintzei jarraituz.
Artaxoan, 2026ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2611026