2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2026ko irailaren 1ean hasi eta irailaren 30ean bukatuko dela landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak udal honen kontuan ordaindu beharko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2026ko irailaren 30ean.
Epe hori iragandakoan, Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arellanon, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Fernando Jesus Busto Méndez.
Iragarkiaren kodea: L2611076