2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁNGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CÁRCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, familia-langilearen plaza bat betetzeko Etxeko Laguntzako Zerbitzuan. Lan-araubide finkoan kontratatzea
San Adriángo, Azagrako, Andosillako eta Cárcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2026ko abuztuaren 13an emandako ebazpenaren bidez, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, erabaki du Vanesa Iglesias Guerrero kontratatzea lan-araubide finkoan (errelebo-kontratua), hautapen-prozesua gainditu dutenen arten puntuaziorik handiena lortu duena baita. Mankomunitate horretako Etxeko Laguntza Zerbitzuan familia-langilearen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren Mankomunitateko buruaren 2026ko martxoaren 23ko 18. Ebazpenaren bidez, eta argitaratu 2026ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23an.
Izangai horrek ebazpena jakinarazten denetik hamar egun balioduneko epean hartu beharko dute plazaren jabetza, eta zin egin edo hitz eman Nafarroako foru-erregimena errespetatuko duela, Konstituzioa eta legeak beteko dituela eta lanpostuari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituela.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen horren kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza onetsi zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
b) Lan demanda, 2 hilabeteko epean, ebazpena argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Lan arloko Aferen Atalean (txandaren arabera dagokiona), jarraikiz urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluari (Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legea), urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak emandako idazketaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
San Adriánen, 2026ko abuztuaren 13an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2611145