170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Oposizio-lehiaketa, pianoko irakaslearen plaza bat betetzeko. Kontratazioa

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuko buruak ebazpen hau eman du 2026ko abuztuaren 18an:

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 23ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen pianoko irakaslearen plaza bat betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean, errelebo-kontratuaren bidez, eta erabaki hori argitara eman zen 2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an. Deialdi horretako hautapen-prozesua bukatuta eta behin betiko puntuazioak argitaratu ondoan, proposatu zen puntuaziorik handiena lortu duen izangaia kontratatzea, hots, Nerea Blanco Azcona, eta epe bat eman zitzaion deialdiaren 7.5 oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkezteko.

Eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu ditu, eta dagokion espedientean jaso dira.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) langileen arloan, eta deialdiaren 10.1 oinarria ikusirik,

EBAZTEN DUT:

1. Nerea Blanco Azcona kontratatzea, lan-kontratudun finkoen araubidean eta errelebo-kontratuaren bidez, eta Zizur Nagusiko Musika Eskolaren plantilla organikoan 310009 zenbakia duen plaza esleitzea, pianoko irakasle gisa ari dadin.

2. Ezartzea 2026ko irailaren 1ean jabetu behar duela plazaz. Deialdiaren 10.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, egun horretan plazaz jabetu ezean, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, galdu eginen dira Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu beharko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2026ko abuztuaren 18an.–Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuko burua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2611217