170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

26/1225 gora jotzeko errekurtsoa, kulturako teknikarien plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketaren oinarrien kontra

Laura Delgado Guillének 26/1225 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Atarrabiako Udalaren Gobernu Batzarraren 2026ko maiatzaren 6ko erabaki baten aurka; erabaki horrek hizpide ditu kulturako teknikarien plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, aurka egin nahi izanez gero errekurtsogilearen uziei. Hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Atarrabian, 2026ko uztailaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2611167