170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELORTZIBAR

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen administrari-ofizialen bi plaza. Izendapena

Elortzibarko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialen bi plaza (2.14 eta 2.16 plazak plantilla organikoan) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2025eko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an.

Alkatearen abuztuaren 11ko 1152. Ebazpenaren bidez, izangai hauek funtzionario izendatu ziren, administrari-ofizialen lanpostu hutsetan aritzeko (C mailakoak):

JOSÉ IGNACIO PRESENCIO NAGORE 2.16

IVETA SASHEVA VALKOVA 2.14

Izendatzeko ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, izendapena argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, izendapena argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Noainen, 2026ko abuztuaren 11n.–Jarduneko alkatea, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2611093