2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, gizarte-enpleguko arduraduna (pintura) 1 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako Alorreko jarduneko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2026ko abuztuaren 7an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarte-enpleguko arduraduna (pintura) 1 plaza lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak 2026eko otsailaren 5an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2026eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20koan, argitaratu baitzen, eta behin amaituta eskabideak aurkezteko epea, inork ez du izena eman lekualdatze-lehiaketan. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta deialdia bete gabe deklaratzea.
–Onartutako izangaiak: bat bera ere ez.
–Baztertutako izangaiak:
Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.a eta 2.1.b betekizunak:
NANa | ABIZENAK ETA IZENAK |
***2699** | CASADO ARDILA, HÉCTOR |
Legenda:
2.1.a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finko izatea, haien egoera administratiboa edozein dela ere.
2.1.b) Deialdiaren xede den lanpostu berean izendatua izatea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 7an.–Giza Baliabideetako Alorreko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L2610992