2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzekoa udal instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 44 plaza, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak. Izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2026ko abuztuaren 7an egindako bilkuran:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako [JOB 25-NOV-22 (23/SG)] erabakiaren bidez, Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 44 plaza sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 31ko bilkuran, Mario Vuillermoz, Javier Ortega Gómez eta Francisco Javier Imirizaldu Ferrerasen izendapen osagarria erabaki zuen, eta Mikel Esnaola Alegríaren eta María Jesús Goya Tellechearen izendapenak etenda geratu ziren, bi hautagaiek ezinbesteko arrazoiak alegatu baitzituzten [JOB 31-MAR-25 (8/RH) erabakia].
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko uztailaren 17ko Erabakiaren bidez, Mikel Esnaola Alegría udal-instalazioetako funtzionamenduko laguntzaile izendatu zuten, izendapena etenda utzi zuen ezinbesteko kausa desagertu ondoren [JOB 17-JUL-25 (13/RH)].
Bere izendapena etenda utzi zuen ezinbesteko kausa desagertu dela jakinarazi ondoren, María Jesús Goya Tellechea izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkeztu du 2026ko uztailaren 31n.
Eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, egokia da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea María Jesús Goya Tellechea, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile lanpostuan aritzeko, eta 1-402900-97 plaza esleitzea.
2. Agintzea izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 9an hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 7an.–Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Zaloa Basabe Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L2610984