170. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FITERO

Oposizioa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Izendapena

Alkateak, 2026ko abuztuaren 10eko 248/2026 Ebazpenaren bidez, Santiago Berdonces Valles izendatu du zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako, lan-araubidean, Fiteroko Udalaren zerbitzura.

Interesdunak plazaz jabetu beharko du hilabeteko epean, izendapen hau jakinarazten denetik hasita, jarraikiz deialdiaren 9.2 oinarriari (2024ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Fiteron, 2026ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2611043