2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen administrari-ofizialen hiru plaza. Izendapen-proposamena
Amaitu da deialdi honen hautapen-prozesua: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen administrari-ofizialen hiru plaza Lizarrako Udalean (deialdia argitaratu zen 2025eko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an). Bada, epaimahaiak proposamena egin du puntuaziorik altuena lortuta gainditu duten izangaiak izendatzeko, prozesuko probak amaitu ondoren eta plaza hutsak hautatu ondoren.
Horiek horrela, eta bat etorriz deialdiaren 7. oinarrian gainditu dutenen zerrendari, plaza hutsak aukeratzeari eta izendapen-proposamenari buruz araututa dagoenarekin, honako hau erabakitzen da:
Lehenbizikoa.–Leyre Torres Echeverría proposatzea Lizarrako Udalean administrari-ofizial izenda dadin (1.10 kodea Udalaren plantilla organikoan), funtzionarioen araubidean.
Bigarrena.–Ana Isabel Calanda López proposatzea Lizarrako Udalean administrari-ofizial izenda dadin (1.5 kodea Udalaren plantilla organikoan), funtzionarioen araubidean.
Hirugarrena.–Silvia Barragán García proposatzea Lizarrako Udalean administrari-ofizial izenda dadin (1.6 kodea Udalaren plantilla organikoan), funtzionarioen araubidean.
Laugarrena.–Izendapen-proposamen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea aurkeztu beharko dituztela deialdiaren baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak (deialdiaren 7.4 oinarrian jasota daude) Lizarrako Udalaren erregistro orokorrean, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.
Seigarrena.–Udaleko Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.
Lizarran, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkateordea, Rafael Villanueva Íñigo.
Iragarkiaren kodea: L2611171